Gernika-Lumoko kale garbiketa Cespak gauzatuko du

2017/05/10. Gernika-Lumoko kale garbiketa Cespak gauzatuko du

Gernika-Lumoko Udaleko hiri hondakin solidoen bilketarako eta kale garbiketarako zerbitzuaren adjudikazioa berriro ere Cespari eman zaio.

Zerbitzu berria azaroaren hasieran jarri da martxan eta ibilgailu eta makina guztiak berritu dira. Gutxi gora-behera 2 milioi euroko inbertsioa egin da 20 ibilgailu erosteko. Aurkezpena José María Gorroño, Gernika-Lumoko Alkateak eta María Uribe, Ingurumeneko Zinegotziak egin zuten.

Zerbitzuan eman diren hobekuntzak

Cespak ekarritako hobekuntzen artean makina elektriko berriak daude, garbitzeko zein bilketarako tresneria hain zuen. Tresna hauek atmosferaren eta zaraten kutsaduraren eragina murriztu egingo dute. Honen ondorioz, zerbitzua jasangarriagoa izango da eta udalerriko herritarrek hobekuntza zuzenak eskuratuko dituzte.

Era berean, hondakinen gaikako bilketaren kopurua handitzeko zerbitzu berriak jarriko dira, etorkizunean birziklatze tasa %50 izan dadin.

Udalerriko merkataritza txikiari eta erdi mailakoari begirako garbigunearen kudeaketa ere aipagarria da. Garbigune honetan jasotzen diren hondakinak sailkatu egiten dira eta herrialde osoan garbigune hau da sailkapena bertan egiten duen lehenengoa.

 

« Itzuli

« Berri-zerrendara itzuli

Kale garbiketa

Eskuz egindako garbiketa eta garbiketa mekanizatua, errepideetan, espaloietan eta bestelakoetan

Informazio gehiago

Bilketa zerbitzuak

Traste, pila, paper eta kartoi eta bestelako frakzioen bilketa

Informazio gehiago

Garbiguneak

Ohikoak ez diren hondakinak biltzeko garbiguneak herriko toki ezberdinetan daude kokatuta

Informazio gehiago

Erabiltzaileen nabigazio-datu estatistikoak jasotzeko cookie-ak erabiltzen ditu web honek. Nabigatzen jarraituz gero, hauen erabilera onartu egiten duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago Itxi