Zerbitzuaren berrikuntzak eta hobekuntzak

2017/04/13. Zerbitzuaren berrikuntzak eta hobekuntzak

Kale garbiketa:

Europako segurtasuna mantentzeko eta ingurumena babesteko baldintzak betetzeko ibilgailu guztiak berritu dira. Ibilgailu berri hauek elektrikoak dira: ekortzaileak, xurgatze lanean laguntzeko ibilgailuak eta zoladura garbitzeko makina berezia.

Horrez gain, ibilgailu berriek honako hobekuntza hauek ere ekarriko dituzte: gas kutsagarri gutxiago sortuko dute eta sortzen duen zarata maila txikiagoa izango da. Beste alde batetik, ibilgailuak gordetzeko toki berri batek babestu egingo ditu.

Hiriko hondakin solidoen bilketa

Hondakin ezberdinen edukiontziak irlatxoetan batzeko ahalegina egingo da, herritarrari birziklatzea errazteko, trafikoa arintzeko eta hondakinen bilketa bizkortzeko.

Kale garbiketa gauzatzeko egin den moduan, hemen ere ibilgailu berriak jartzeaz gain, edukiontzi eta paperontzi berriak ere jarriko dira.

Programaren barruan parte hartu gura duten herritarren artean otzarak banatuko dira eta edukiontzi marroiak jarriko dira hondakin organikoen gaikako bilketa egiteko. Merkatari bakoitzari edukiontzi marroia jarriko zaio, hondakin organikoen banakako bilketa egiteko.

Honi gaineratu behar zaio, arratsaldeetan, papera eta kartoia batzeko atez ate burutuko den bilketa, eskatzen duten merkatarientzat.

 

« Itzuli

« Berri-zerrendara itzuli

Kale garbiketa

Eskuz egindako garbiketa eta garbiketa mekanizatua, errepideetan, espaloietan eta bestelakoetan

Informazio gehiago

Bilketa zerbitzuak

Traste, pila, paper eta kartoi eta bestelako frakzioen bilketa

Informazio gehiago

Garbiguneak

Ohikoak ez diren hondakinak biltzeko garbiguneak herriko toki ezberdinetan daude kokatuta

Informazio gehiago

Erabiltzaileen nabigazio-datu estatistikoak jasotzeko cookie-ak erabiltzen ditu web honek. Nabigatzen jarraituz gero, hauen erabilera onartu egiten duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago Itxi