Gernika-Lumo naturarekin bat

Udalerri garbiagoa eta ingurumenarekiko begirunezkoagoa lortzea guztion lana da. Horrexegatik, Gernika-Lumoko Udalak hondakinen birziklatzea eta gaikako bilketa indartu gura izateaz gain, bideetako garbitasuna ere hobetu nahi du.

Zerbitzu berriak berrikuntzak ez ezik hobekuntzak ere baditu, euren artean, edukiontzi ezberdinak uharteetan, kutsadura gutxiagoko makinaria berria, ibilgailu elektriko berriak eta hondakin organikoen gaikako bilketa.

Jarduera hauek udalerriko hondakinen bilketa eta garbiketa zerbitzua hobetzeko gauzatu dira. Horren ondorioz, bilketa efizienteagoa izango da eta udalak hondakin kopuruaren erdia birziklatzeko duen helburua beteko du. Inbertsioetan eta herriaren garbiketan gauzatutako saiakera honek sariak irabazteko aukera eman dio Udalari, 2014ko “Urrezko erratza”, esate baterako.

Udalak eta Cespak auzokideek emandako laguntza eskertu gura dugu, izandako inplikazioa balioan jarrita eta animatuta lanean segitzeko, aurrerantzean ere, gure udalerriaren onerako eta jasangarritasunaren alde.

Gaur

Gernika-Lumoko kale garbiketa Cespak gauzatuko du

Gernika-Lumoko kale garbiketa Cespak gauzatuko du

Gehiago irakurri »

Zerbitzuaren berrikuntzak eta hobekuntzak

Zerbitzuaren berrikuntzak eta hobekuntzak

Gehiago irakurri »


Erabiltzaileen nabigazio-datu estatistikoak jasotzeko cookie-ak erabiltzen ditu web honek. Nabigatzen jarraituz gero, hauen erabilera onartu egiten duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago Itxi