Zerbitzuak

Merkataritzan egiten den gaikako bilketa 2016ko azaroan hasi zen, zati organikoa abenduan, beranduago, otsailean, kaleko edukiontzien edo kabineten hustea eta bertan biltzen dira udalerriko auzokideen zati organikoa. Gero, Gernika-Lumoko hondakin transferentzia-gunera eramaten da, San Pedro auzoko 10ean kokatuta dagoena. Hasiera batean, ekoizle handien hondakinak jasotzen hasi ginen eta 9 tm. ingurura heldu ginen.

Orain arte aipatutakoa abenduan eta urtarrilean izan zen, gero, otsailean, hiritarrei zerbitzua ematen hasi ginenean, 12 tm ingurura heldu ginen. Gaur egun honetan parte hartzen duten hiritarren kopurua handia da, honek suposatzen duen birziklatze maila handitzearekin eta hondakinen kopurua txikitzearekin.

Bilketa hau, arestian aipatu den moduan, arratsaldez gauzatzen da eta jarduera honi ekin aurretik Cespako langileek Gernika-Lumoko Udaleko langileekin batera merkataritza eta ekoizle handien azterketa egin zuten. Ekimen honetan parte ahal zutenak nor izan zitezkeen jakiteko. 240 eta 360 litroko edukia duten edukiontziak banatu zitzaizkien, aurreikusitako hondakin kopuruaren arabera.

Bilketa zerbitza arratsaldeko ordutegian hasten da, Rocar motatako ibilgailua erabilita, edukiontzien jasogailua daukana. Merkatarien ateez ate pasatzen da, ordutegirik onena zein izan daitekeen denon artean erabakita, ahal den neurrian, merkataritzarekin bat etor daitekeena. Hemendik hondakinak hondakinen transferentzia-gunera eramaten dira.

Zati honen bilketa jaso eta gero, ibilgailua aldatu egien da (kutxa irekia duena eta elektrikoa dena erabiltzen da) eta hondakin bilketaren ostean atez ate egiten da kartoi eta paper bilketa.

Paperaren kasuan kontrakoa suertatzen da, pisua gutxitu egin da hurrengo arrazoiak medio: alde batetik, herritarrek edukiontziak txarto erabiltzen dituztelako, kartoia biltzeko edukiontzia aldatu egin direlako; beste aldetik batetik, kudeatzailea Cesparekin negoziatzen dagoelako prezioa zehaztu behar delako, eta kartoiaren kopuru handi bat atzera botatzen digu, inpropio asko dagoelako…


Erabiltzaileen nabigazio-datu estatistikoak jasotzeko cookie-ak erabiltzen ditu web honek. Nabigatzen jarraituz gero, hauen erabilera onartu egiten duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago Itxi