Bilketa zerbitzuak

Goizez

  • Traste handien bilketa, brigada eta operarioa duen ekipoak egiten du, astelehenetik ostiralera.

  • Paper eta kartoi bilketa, gidaria duen Farid ibilgailua erabilita, alboko jasogailua duena, gidariak gauzatzen du astelehenetik larunbatera.

  • Kontzertatutako merkatuetan pila bilketa, kaleko ontzietan, garbigune mugikorretan eta bide publikoetan dauden mupietan.

  • Frakzio ezberdinen bilketa, mugikorra den garbigunean eta bide publikoetan dauden mupietan: plastikozko tapoiak, bonbillak, erradiografiak, CDak, elektrizitate-tresna txikiak, erratzak, baldeak, mugikorrak, inpresoretako kartutxoak, mugikorrak kargatzekoak, aerosolak, fluoreszenteak, pintura potoak, hutsune txikiak eta abar.

Arratsaldez

  • Landa ingurumenean bilketa, Geesink ibilgailua erabilita, atzeko jasogailua duena, gidari batek eta operario batek egiten dute batze lana.

  • Arrandegietako zerbitzua gidari batek eta operario batek gauzatzen dute asteartetik larunbatera: arrain bilketa, azken kudeatzaileari eraman, forespana, egurrezko kutxak eta beste batzuk Rocar ibilgailu baten bidez.

  • Bio-hondakinen edo hondakin organikoen bilketa, Rocar ibilgailu baten bidez gauzatzen dute gidari batek eta operario batek, astelehenetik larunbatera. Lan honen barruan ekoizle handiei atez ate egiten zaien bilketa eta udalerrian kokatu diren gune egonkorretako cabinet motatako edukiontzien bilketa ere sartzen dira.

  • Paperaren eta kartoiaren bilketa merkataritzan, kutxa irekia duen ibilgailu elektrikoa erabilita, gidari batek eta operario batek gauzatzen dute astelehenetik larunbatera.

Gauez

  • Hiriko hondakin solidoen bilketa, Farid ibilgailua erabilita, alboko jasogailua eta 25 m3 dituena. Gidari batek gauzatzen du astelehenetik igandera.

  • Bilketari laguntzeko zerbitzua hara eta hona dabilen ibilgailua erabilita, bi alboetatik jasotzailea duena, zarama kamioiarentzako irisgarritasunik ez duten edukiontzien bilketa gauzatzeko


Erabiltzaileen nabigazio-datu estatistikoak jasotzeko cookie-ak erabiltzen ditu web honek. Nabigatzen jarraituz gero, hauen erabilera onartu egiten duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago Itxi