Kale garbiketaBilketa

Kale garbiketarako zerbitzua

Goizez

Eguneroko zerbitzuak:

  • Eskuz egiten den garbiketa: karrotxoa eramaten duten langileek egiten dute (erdigunekoek bateria duten haize-makina elektrikoak eramaten dituzte, sortzen duten zarata txikitzeko).

  • Eskuz egiten den xurgatze mekanikoa: udalerriko erdigunetik urrunen dauden eremuetan ibilgailu elektrikoak dituzten langileek egiten dute.

  • Espaloietako xurgatze elektrikoa: erdigunean ibilgailu xurgatzaile elektrikoa eta errekuntzako beste xurgatzaile bat.

  • Galtzada urez garbitzeko zerbitzua, baldea duen ibilgailua, 8.000 litro dituena.

Astelehenetik ostiralera:

  • Galtzada xurgatzaile mekanikoz garbitu: eremu industriala, hiribideak eta kanpoaldea.

  • Zorua garbitzeko zerbitzua CMAR NC 280R makina garbitzailea erabilita, presio altua duen ur beroz.

  • Brigada zerbitzua, zenbait lan eta aparteko lanak egitekoa (hustubideak, belarrak, lubakiak, pintadak‚Ķ). Hauek gauzatzeko presio altua duen Dunajet 350 TH atoi hidrogarbitzailea erabiltzen da, eta gainerako jardunak gauzatzeko trasteak ere bai.

  • Paperontzien, ibilgailuen, edukiontzien‚Ķ mantentze lanak.

Arratsaldez

  • Eskuz egindako errepasoa triziklo elektrikoa erabilita.

Gauez

  • Galtzadak eta bideak urez garbitu 8.000 litroko ibilgailua erabilita, ibilgailu hau intsonorizatuta dago. Zerbitzu hau astelehenetik ostiralera eta igandeetan gauzatzen dute gidari batek eta bi operariok.


Erabiltzaileen nabigazio-datu estatistikoak jasotzeko cookie-ak erabiltzen ditu web honek. Nabigatzen jarraituz gero, hauen erabilera onartu egiten duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago Itxi